Zarauzko Udala

Gabonetako jostailuak aukeratzeko gomendioak

Badatoz Gabonak eta  geroz eta hurbilago dugu oparien eta jolasen unea.
Oporretako egunak direla eta denbora gehiago dugu gure seme alabekin jolasteko eta Olentzero edo Errege egunetan jaso dituzten jostailuekin gozatzeko. Baina nola jakin oparitu beharreko jostailuak egokiak ote diren?  Norberaren garapenerako, harreman aberasgarriak sustatzeko, eta estereotipoak eta aurreiritziak baztertzeko egokiak diren ala ez?
Gurasoei zalantza hauetan lagundu ahal izateko,  Parekidetasun sailetik eta Prebentzio Zerbitzutik jostailuen aukeraketarako hainbat gomendio eta aholkurekin liburuxka bat prestatu dugu.
Liburuxka hau Zarauzko ikastetxeetan banatuko da, haur eskola, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako maila guztietan.
liburuxka
Bestalde, jolasak eta jostailuak direla eta, behean dauden loturetan informazio gehiago eta artikulu interesgarri batzuk dituzue.
http://www.demicasaalmundo.com/2015/03/juguetes-pedagogia-waldorf-arcoiris-muneca-basicos.html
http://www.ttiklik.com/blog/2013/10/28/haurrek-jolastu-besterik-ez-dute-egiten/
Jolas hezkidetzailea
http://www.hikhasi.eus/albistea.php?id=827
Kontsumobide. Aisia, jokoak eta jostailuak
Menos jugetes, mayores beneficios